12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2020rako karga-tasak eta tasak

Orontzeko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik indarra hartuko duten karga-tasa eta tasak onestea (2019ko berberak izanen dira).

–Lurraren gaineko kontribuzioa: tasa bakarra ezartzen da Orontzeko udalerrian dauden higiezin guztietarako: %0,22.

–Ura kontsumitzeagatik, ur metro kubiko bakoitzagatik kobratuko da Arratozko Ur Mankomunitateak kobratzen digun prezio bera. Urteko kuota finkoa ezartzen da, 60 eurokoa. Hartuko berriagatiko tasa 60,00 eurokoa izanen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2ko indizeari eutsi zaio.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,03ko indizea bere horretan geldituko da.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga ez da aldatu; hau da, Toki Ogasunari buruzko Legearen gutxieneko koefizienteei eutsiko zaie, eta %8,24ko tasari.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Orontzen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2000038