12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Hilerriko zerbitzuen tasak. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen, hilerriko zerbitzuen tasak onesteko:

1. Hasiera batez onestea hilerriko zerbitzuen tasak. Hain zuzen, erabaki da tasak kasuan kasukoak izango direla, hau da, Udalari dagokion zerbitzua emateak eragin dion kostu errealaren araberakoak.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta behin betiko testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzagaondoan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1916462