12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua jendaurrean jartzea

Ibargoitiko Udalak, 2019ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen oniritzia ematea Ibargoitiko Udal Plan Orokorraren barneko “Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Eredua” ondorioen dokumentuari, zeina dagokion espedientean baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan ezarritako prozedura bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta, kasua bada, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta iradokizunak egin ditzaten. Agiria Udalaren bulegoetan dago ikusgai, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan (Del Burgo kalea 4, Elo).

Ibargoitin, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1916206