12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aterpe-premiarako etxebizitzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2019ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Aterpe-premiarako etxebizitzak arautzen dituen ordenantzan (297/2018 espedientea).

Erabaki hori 2019ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa argitaratzen da.

Uharten, 2020ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

ATERPE-PREMIARAKO ETXEBIZITZAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Zioen azalpenean 4. paragrafo hau sartu da:

“Horiek guztiak horrela, bada, beharrezkoa da ordenantza proposamen hau egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan erregulazio onari buruz jasotakoak betetzen baititu.”

8. artikuluko lehen paragrafoa aldatu da, eta honela gelditu da idatzita:

“Balorazio batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko. Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariek eta Uharteko Udaleko Etxebizitza Batzordeko bi ordezkarik osatuko dute.”

Iragarkiaren kodea: L2000092