2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Karga-tasak eta tasak 2020. urterako
Ezkarozeko Udalak, 2019ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:
Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik indarra hartuko duten karga-tasa eta tasak onestea (2019ko berberak izanen dira).
Lurraren gaineko kontribuzioa: zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako, %0,35.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12,06ra igo da, eta Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako koefizienteei eutsi zaie.
Ur horniduraren tasa: 0,60 euros/m³ gehi BEZa. Kuote finkoa: 12,10 euro gehi BEZa. Hargune berriagatiko tasa ez da aldatu: 180,30 euro.
Epaitzak: 65 euro lote bakoitzeko.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea bere horretan geldituko da.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: urteko foru legeek ezarritako tasei jarraituko zaie.
Lurzorua, hegalkina eta zorupea okupatzeko tasak, Iberdrolak, Endesak eta Enagásek pagatzen dituztenak, NUKFak ezartzen dituen prezioetan.
Merkataritza ez egonkorra eta kaleko salmenta: 30 euro/eguna.
Obra lizentziaren tasarako tarifak: Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluko hirigintzako lizentziak eskatzeagatik (obra lizentzia, lehen erabilerakoa eta abar): Hirigintzako lehen txostena dohainik izango da eta Nasuvinsak igorritako tarifen arabera kobratuko dira lizentziarako egiten den gainerako beste txosten bakoitzarengatik.
Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
Ezkarozen, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
Iragarkiaren kodea: L2000035