12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2019ko 5. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuan egiteko 5. eta 7. aldaketak, eta horren iragarkia argitaratu zen 2019ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ekoan. Jendaurreko epea iraganda, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 3380322620

Iraileko jaiak

72.000,00

1 9200122604

Notarioak, abokatuak, epaitegiak

23.000,00

BATURA

95.000,00

Finantzabideak

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 46601

Errege Bardearen Komunitatearen transferentzia

95.000,00

BATURA

95.000,00

7/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 3420262200

Udal igerilekuetako eguzki-instalazio fotovoltaikoa

89.036,61

BATURA

89.036,61

Finantzabideak

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 75052

Kiroldegiko instalazio fotovoltaikorako dirulaguntza

74.036,61

1 46601

Errege Bardearen Komunitatearen transferentzia

15.000,00

BATURA

89.036,61

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1916368