12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2020rako aldaketa, ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Barañaingo Udalaren ordenantza fiskaletako, zerga-tasetako eta prezio publikoetako 2020ko aldaketa, “2020rako aldaketa, ordenantza fiskal, zerga-tasa eta prezio publikoetan” izeneko agirian eta tarifen eranskinean zehazten den bezala.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta udaletxeko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela aitzineko adierazpen zatian adierazitako epean jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2019ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1916363