12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2019ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontuan 1., 2. eta 3. aldaketak egiteko espedientea.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Arellanon, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1916456