117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-322

Alesbesko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alesbesko Udala.

Xedea: Alesbesko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Aragoi ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Alesbes (Nafarroa).

Herri horretako, Alesves industrialdeko eta kanpineko hondakin uren bolumena 500.000 m³-koa da urtean, eta honela tratatzen da: bahetzea eta harea kentzea, lehen mailako dekantagailua, bi iragazki biologiko paraleloan, eta amaierako dekantagailua berzirkulazioarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005058