117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-324

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Sesmako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Las Pilas erreka-zuloa (Ega ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Sesma (Nafarroa).

Isurketak 90.000 m³-ko gehieneko bolumena izanen du urtean. Honela tratatuko da: arbastatzea, hondarra kentzekoa, lehen mailako dekantagailua, iragazki biologikoa, bigarren mailako dekantagailua, eta ontzeko hiru urmaeletan bukaera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005025