117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-310

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Untzitiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Txalabarko erreka-zuloa (Elortz ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Untziti (Nafarroa).

Isurketak 8.000 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean; 64 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da eta harrizko betegarria duten hiru iragazkitan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005023