117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, maiatzaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoko Gardentasun atariaren esteka honetan:

https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/34621a0c-8342-4600-b860-11f4e7cfd18f/

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hamabost eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik aurrera; errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Buñuelen, 2020ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2005078