117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdiaren laburpena, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2020an garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza proiektuak gauzatze aldera

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 507560.

Deialdi honen xedea da Iruñeko lurralde-esparruan egin beharreko garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza-proiektuak -biztanle orori zein talde jakin batzuei zuzenduak- beste hainbatekin batera finantzatzea. Herritartasun globalaren kontzeptuak erreferentzia egiten dio ildo eta ikuspegi sozial bati, zeinak herritartasun-eredu berria bultzatzen baitu, aktiboki engaiaturik dagoena mundu bidezkoago eta jasangarriago bat lortzeko.

Iruñean, 2020ko martxoaren 17an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005218