117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoarena, laguntza humanitarioaren eta larrialdien arloan proiektuak gauzatze aldera 2020. urtean

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 507190.

Deialdi honen xedea eta helburua da jarduketa humanitarioak finantzatzea, berezko hondamendien edo gizakiok sortutako gatazken ondorioz larrialdiko egoeran edo arrisku larrian eta berehalakoan dauden herrialdeei laguntzeko, edo horiek birgaitzeko.

Deialdian larrialdiko jarduketa humanitarioak aurkezten ahalko dira, betiere 2020. urtean abiatzen badira. Ez da zehaztu haien kokapen geografikoa. Modalitate honen baitan sartzen dira zuzenean jardutekoak diren programak, larrialdiko egoeran edo arrisku larrian eta berehalakoan dauden herrialdeetan/komunitateetan betetzekoak. Bereziki honako jarduketa hauek:

–Oinarrizko materialak erosi eta igortzea.

–Osasun materialak edo ekipoak erosi eta igortzea.

–Elikadura laguntza.

–Hondamendi naturalek edo gizakiok sortutako gatazkek kaltetutako oinarrizko azpiegiturak urgentziaz berreraiki edo birgaitzea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 13an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005181