117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2020. urtean Unean Uneko Sentsibilizazio jarduerak (USJ) gauzatzeko dirulaguntzak banakako
ebaluazio-araubidean emateko

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 507201.

Deialdi honen xedea da Iruñean egin beharreko Unean uneko Sentsibilizazio jarduerak (USJ) -biztanle orori zein talde jakin batzuei zuzenduak- beste hainbatekin batera finantzatzea. Jarduera horiek zenbait gairi helduko diete: Hegoaldeko herrialdeen prekaritate egoerak, egoera horien zergatiak eta bertan bizi diren komunitateak haiek gainditzeko egiten ari diren ahaleginak. USJ hauek 2020an eginen dira.

Iruñean, 2020ko otsailaren 25ean.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005179