117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen COVID-19aren pandemiak sorturiko gastuetarako aparteko kredituaren espedientea 2020ko gastuen aurrekontuan, 6.000,00 eurokoa gastuen 2318.22110 partidan (Garbiketa eta higiene produktuak COVID-19rako), 9.000,00 eurokoa gastuen 2318.13100 partidan (Langileen aldi baterako kontratazioa COVID-19rako), eta 5.000,00 eurokoa gastuen 2318.16000 partidan (COVID-19rako aldi baterako langileen Gizarte Segurantza). Horiek guztiak gastu orokorretarako diruzaintzako gerakineko 26.000,00 eurorekin finantzatuko dira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2005138