117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2020ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2005182