116. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

57E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Arangurengo udalerrian, Labianon, antzinako harrobi bat zaharberritzeko proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimenaren tramitea iraungitzat jotzen duena. Sustatzailea Arangurengo Udala da.

2019ko urriaren 29an Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu da goiko paragrafoan aipatzen den espedientea, ingurumen ukipenetarako baimena eman dakion.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2019ko azaroaren 21ean jakinarazitako idazkiaren bidez sustatzaileari eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea Labianon, antzinako harrobi bat zaharberritzeko proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimenaren tramitea, eta horretan egindako jarduketak artxibatzea. Espedientea Arangurengo Udalak eskatuta hasi zen tramitatzen.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute honen kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, COVID-19 dela-eta deklaratutako alarma egoera bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, COVID-19 dela-eta deklaratutako alarma egoera bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Arangurengo Udalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 14an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2004967