116. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

132/2020 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpena, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, ondoko hauek ezarri zituena: hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren jarraibideak, egutegia eta eskaera ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2020-2021 ikasturtean.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpenaren bidez, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, ondoko hauek ezarri ziren: hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren jarraibideak, egutegia eta eskaera ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2020-2021 ikasturtean.

Ebazpen hori 2020ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3koan, eta I. eranskinean jasotzen zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako jarraibideak, II. eranskinean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia eta III. eranskinean Batxilergoan eta DBHn izena emateko eskabidea.

COVID-19ak eragin duen osasun publikoko larrialdi egoeraren ondorioz, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eman zen, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duena. Aipatu errege dekretua, hirugarren xedapen gehigarrian, sektore publikoko prozedurak tramitatzeko epeak etetea eta mugaegunak bertan behera uztea xedatu du.

Aurrekoa gorabehera, hirugarren xedapen gehigarriaren 4. puntuak honako hau xedatzen du: “Deusetan galarazi gabe aurreko ataletan ezarritakoa, errege dekretu honek indarra hartzen duen unetik sektore publikoko entitateek ahalmena izanen dute alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzko prozedura administratiboei jarraipena emateko, behar bezala arrazoituta, baita, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamenduari begira, ezinbestekoak diren prozedurei ere”.

Funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko, funtsezkotzat jotzen da interes orokorra babesteko, eta oinarrizkoa da hezkuntzako zerbitzu publikoaren funtzionamenduari begira. Horregatik, gaur egungo alarma egoera kontuan hartuta, bidezkoa da aldatzea ikaspostua eskatzeko prozedura, bai eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpenak ezartzen dituen data jakin batzuk ere, hezkuntza eskubidea ziurtatzen duen Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua zaindu eta behar bezala beteko dela bermatzeko.

Hori horrela, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpenaren I. eranskineko “Ikaspostua eskatzea” izeneko atala. Ebazpen horren bidez, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, ondoko hauek ezarri ziren: hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren jarraibideak, egutegia eta eskaera ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2020-2021 ikasturtean. Hortaz, eranskineko atal horri 9. puntua gehitzen zaio, testu hau duena:

“9.–Ikaspostuaren eskaera honela eginen da:

a) Bide telematikoa lehenetsiko da. Izena emateko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zeina jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikaspostuaren eskaera” izeneko tramite fitxan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/8487/Derrigorrezko-Bigarren-Hezkuntzako-eta-Batxilergoko-ikasketen-eskaera-2020-2021-ikasturtea

b) Salbuespenez, modu presentzialean, eskatzaileak hitzordua eskatu ondoren lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean.

Edonola ere, eskatzaileak EDUCA programan begiratu beharko du bere eskaeraren tramitazioa nola dagoen.”

2. Aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpenaren II. eranskina. Ebazpen horren bidez, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, ondoko hauek ezarri ziren: hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren jarraibideak, egutegia eta eskaera ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2020-2021 ikasturtean. Hau da eranskinaren testu berria:

II. ERANSKINA

2020-2021 ikasturtea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako / Batxilergoko Ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Ikastetxean inskribatzeko epea

Ekainaren 1a

Ekainaren 5a

14:00ak arte

Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzea

Ekainaren 11

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean. Ikastetxeei jakitera ematea nondik datozen onartutako ikasleak (Educa)

Ekainaren 12a

Ikastetxean onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak egiteko egunak

Ekainaren 15a

Ekainaren 16a

14:00ak arte

Ikastetxeak ebaztea behin-behineko zerrendari jarritako erreklamazioak

Ekainaren 17a

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean

Ekainaren 17a

VII. eranskina (“Matrikularen aurreikuspena, aurreinskripzio-epe arruntaren ondoren”) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Ekainaren 17a

Onartu gabeko ikasleak: Hezkuntza Departamentuak tokiak esleitzea

Ekainaren 25a

Ikasleak matrikulatzea

Ekainaren 29a

Uztailaren 3a

14:00ak arte

VII. eranskina (“Ekaineko matrikularen aurreikuspena”) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Uztailaren 13ra arte

EPE BEREZIA

Ikastetxean inskribatzeko epea

Irailaren 1a

Irailaren 2a

14:00ak arte

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Irailaren 4a

 

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean. Ikastetxeei jakitera ematea nondik datozen onartutako ikasleak. (Educa)

Irailaren 4a

 

Onartuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak

Irailaren 7a

Irailaren 9a

14:00ak arte

Ikastetxeak ebaztea behin-behineko zerrenda

Irailaren 10a

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean jartzea, ongi ikusteko moduko toki batean. Ikastetxeei jakitera ematea nondik datozen onartutako ikasleak. (Educa)

Irailaren 10a

VII. eranskina EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea: “Iraileko matrikularen aurreikuspena”

Irailaren 10a

Epe berezian onartutako ikasleen matrikula

Irailaren 11

Irailaren 14a

14:00ak arte

Onartu gabeko ikasleak: departamentuak tokiak esleitzea

irailaren 18a

DBH-KO IKASLEAK: Eskolatze Bulegora igortzea ikastetxeko ikasleen eta, matrikula ez egiteaz gain, beste ikastetxe batean matrikulatuta ez dauden ikasle atxikien izenen zerrenda. (IV. eranskina)

Irailaren 21a arte

3. Aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpenaren III. eranskina. Ebazpen horren bidez, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, ondoko hauek ezarri ziren: hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren jarraibideak, egutegia eta eskaera ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2020-2021 ikasturtean. Aldatzen dira eranskineko “EPE ARRUNTERAKO JAKINGARRIAK” izeneko ataleko 4. eta 6. puntuak, eta “EPE BEREZIRAKO JAKINGARRIAK” izeneko ataleko 8. eta 9. puntuak, eta ebazpenaren testuari gehitzen zaizkio testu honekin:

“EPE ARRUNTERAKO JAKINGARRIAK

4.–Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat bete beharko du telematikoki. Salbuespen gisa, eskabidea modu presentzialean aurkezten ahalko da hitzordua eskatu ondoren lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

6.–Kontuan hartu beharreko epeak (eskatzaileak Educan-n begiratu beharko du nola dagoen bere eskaera):

–Eskabideak eta baremoari loturiko dokumentazioa ekainaren 1etik 5era aurkeztuko dira, 14:00ak baino lehen.

–Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzea: ekainaren 12a.

–Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egitea: ekainaren 15etik 16ra 14:00ak arte.

–Onartuen behin betiko zerrenda ekainaren 17an argitaratuko da.

–Zein ikastetxetan izan den onartua, bertan matrikulatuko da ekainaren 29tik uztailaren 3ra, 14:00ak arte.”

“EPE BEREZIRAKO JAKINGARRIAK

8.–Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat bete beharko du telematikoki. Salbuespen gisa, eskabidea modu presentzialean aurkezten ahalko da hitzordua eskatu ondoren lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

9.–Kontuan hartu beharreko epeak (eskatzaileak Educan-n begiratu beharko du nola dagoen bere eskaera):

–Eskabideak eta baremoari eragiten dion dokumentazioa aurkeztea: irailaren 1etik irailaren 2ko 14:00ak arte.

–Onartuen behin-behineko zerrenda irailaren 4an argitaratuko da ikastetxean.

–Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egitea: irailaren 7tik irailaren 9ko 14:00ak arte.

–Onartuen behin betiko zerrenda irailaren 10ean argitaratuko da.

–Zein ikastetxetan izan den onartua, bertan matrikulatuko da irailaren 11n eta irailaren 14ko 14:00ak arte.”

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2005003