116. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

121/2020 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Eneritz González Fernández andrea izendatzen baita Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Epaimahai Ofizialeko buru eta Batzorde Ofizialeko idazkari, Leire Zabaltza Alemán andrearen ordez, 2020ko deialdi bakarrerako.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 60/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketaren 2020ko deialdia, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezarri ziren. Ebazpen horren 4. eta 6. puntuetan izendatu ziren Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko Epaimahai Ofizialeko kideak.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak egindako txostenean, proposatzen da EGAren Bulegoko oraingo burua izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria tituluaren Batzorde Ofizialeko idazkari, eta Euskararen Gaitasun Agiria tituluaren Epaimahai Ofizialeko buru.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eneritz González Fernández andrea izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Batzorde Ofizialeko idazkari, Leire Zabaltza Alemán andrearen ordez, 2020ko deialdi bakarrerako.

2. Eneritz González Fernández andrea izendatzea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren Epaimahai Ofizialeko buru, Leire Zabaltza Alemán andrearen ordez, 2020ko deialdi bakarrerako.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, alarma egoera bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2004981