116. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 423. lurzatiaren erabilera aldatzeko (Iturrondo plaza) eta, hala badagokio, Osasun Departamentuari lagatzeko. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2020ko martxoaren10ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Behin betiko onestea Atarrabiako (Nafarroa) 1. poligonoko 423. eta 761. lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia, zeina espedientean eranskin gisa baitago eta erabaki honen atala baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean.

2. Erabaki hau argitaratzea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Atarrabian, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2005171