116. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkariaren ordezkoa.

Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 9. artikuluak sortu zuen Nafarroako Turismo Kontseilua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak arlo horretan duen kontsulta eta aholkuetarako organo gisa.

Otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretuak garatzen ditu Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua.

Foru dekretu horren 3. artikuluarekin bat, Kontseiluaren osoko bilkuretan, besteak beste, idazkari bat egonen da, turismo arloan eskumena duen kontseilariak izendatua (gaur egun, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria), turismo arloan eskumena duten funtzionarioen artetik.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren irailaren 22ko 3E/2016 Foru Aginduaren bidez, Estefanía Munárriz Nuin andrea izendatu zen Turismo Kontseiluko idazkariaren ordezko.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren organigraman izan diren aldaketen ondorioz, beharrezkoa da kontseilu horretako idazkariaren ordezko bat izendatzea; izan ere, Estefanía Munárriz Nuin andrea dagoeneko ez dago atxikia Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkariaren ordezko izendatzea Garbiñe Basterra Oloriz andrea, Behatokiaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua. Atal hori atxikita dago Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuari.

2. Ondoriorik gabe uztea Garapen Ekonomikorako kontseilariaren irailaren 22ko 3E/2016 Foru Aginduan ezarritakoa, Estefanía Munárriz Nuin andrea Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkariaren ordezko izendatzeari dagokionez.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari eta Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuari.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 11n.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F2005000