115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 121., 139., 140. eta 125. lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 19ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko (Nafarroa) UC-1 unitate finkatuan, 6. poligonoko 121., 139., 140. eta 125. lurzatietan (1. azpieremua). Irunberriko Udalak sustatu du, sistema berri bat eratzeko herrian, erabilera publikorako, aparkalekua eta plaza izateko.

Bigarrena.–Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik eta iragarkiak Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzen direnetik hasita.”

Irunberrin, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2005046