115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Xehetasun-azterketa Narbarteko 1. poligonoko 313. lurzatian. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2020ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura arruntean eta aho batez erabakita, hasiera batean onetsi zuen Narbarteko 1. poligonoko 313. lurzatiaren xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Bertizaranan, 2020 maiatzaren 18an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2005019