115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 72. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 18ko 88/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Beriaingo 5. poligonoko 72. lurzatian, Aglomerados Zabaleta SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L2005081