115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Elbeteko 18. poligonoko 27. lurzatiari buruzko hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzea

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 21eko 145/2020 Ebazpenaren bidez xedatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin, Elbeteko katastroko (Baztan) 18. poligonoko 27. lurzatiaren %10ren lagapenari dagokion hirigintza-hitzarmena.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2020ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2005104