115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-285

Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Puiuko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Zidakos ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Puiu (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena urtean 21.000 m³-koa izanen da eta honela tratatuko da: lehen mailako dekantazioa, iragazki biologikoa eta bigarren mailako dekantagailua, amaierako bi urmaeletan bukatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005009