115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Jakinarazten da Alkatetzaren 228/2020 Ebazpenaren bidez alkate karguaren eginkizunak lehen alkateorde Jorge Félix Bacaicoa Berueteri eskuordetu zaizkiola, maiatzaren 21etik aurrera, harik eta espedientean jasota dauden inguruabarrak aldatu arte, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuak onartu zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44.2 artikuluak 47.ari buruz xedatuarekin.

Erriberrin, 2020ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2005105