115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Borondatezko birpartzelazio proiektua, AR-10+11 banaketa eremuko S-8+9 sektoreko unitatean. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea herri honetako Udal Planeko borondatezko birpartzelazio proiektua, AR-10+11 banaketa eremuko S-8+9 sektoreko unitatean, Mendabiako Udalak sustatua. Proiektua hasiera batez onetsi zen Alkatetzak 2019ko maiatzaren 10ean eman Ebazpenaren bidez.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2005122