115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza hitzarmena, Udalaren 877. lurzatian trukea egiteko. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta Eliezer Redín Aristuren arteko kudeaketako hirigintza hitzarmena, Udalaren 877. lurzatiaren 104 m² trukatzeko. Lurzati hori berdegune publikoaren sistema orokorrekoa da (SGZV-1), eta lurzorua aurrerantzean hiri-lur libre pribatu urbanizaezina litzateke, hiri-lurzoru finkatuko UC-2 unitatean integraturik eta ondoko etxebizitzari soil-soilik atxikirik; sistema orokor mugakidea urbanizatzeko obren kostua litzateke trukearen ordaina.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Irunberrin, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2005110