115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren 35. artikuluan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Irunberriko Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren 35. artikuluan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, hala xedatzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak, hori baita aplikatzekoa, hara igortzen baitu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 65. artikuluak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2005052