115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

159/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2020tik 2023ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onesten dituena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Azkenik, aipatu behar da ezen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zela, eta errege dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak administrazioko epeak eten zituela, eta baldintzak bertan behera utzi. Xedapen horretan adierazten da, orobat, organo eskudunak erabakitzen ahalko duela, ebazpen arrazoitu baten bidez, behar-beharrezko zer neurri hartuko diren, antolaketari eta instrukzioari dagokienez, ez dakien kalte larririk sortu prozeduretan interesdun direnen eskubide eta interesei; halaber, organo horrek erabakitzen ahalko du interes orokorra babesteko ezinbestekoak diren prozedurekin jarraitzea. Laguntzen deialdi hau tramitatzea interes orokorrekoa da familientzat, eta COVID-19aren inpaktuak eragindako egungo egoerei laguntzeak deialdiaren interes orokorra areagotzen du. Horrek deialdia tramitatzea justifikatzen du.

Foru agindu honen xedea da familiaren esparruan zuzeneko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Hiru egoera hauetarako emanen dira laguntzak:

a) Adingabeko seme-alabak zaintzeko eszedentziagatik eta, eritasuna edo/eta istripua dela-eta, zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko eszedentziagatik.

b) Familia ugarien eta guraso bakarreko familien barruan sortzen diren aparteko gastu beharrezkoak estaltzeko. Halakotzat hartuko dira entzumen-protesiak, preskripzio optikoak eta ortodontzia erosteko edo ordezteko beharrezkoak direnak.

c) Lana eta familia bateragarri egitea errazteko, guraso bakarreko familia akreditatuei dirulaguntzak emanez.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira; hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Laguntza mota bakoitzerako zuzkidura aurrekontu-ekitaldi bakoitzari dagokion gastuen partidan ezarriko da, eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean aurreikusitako gastua baimenduko da, baita laguntza bakoitzerako zenbateko zehatzak ere.

Espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak ikusirik, non agerian gelditzen baita laguntzak ematea egokia eta interes sozialekoa dela eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta ikusirik, orobat, Nafarroako Gobernuaren 2020ko apirilaren 1eko Erabakia, laguntza hauek banakako ebaluazio araubidearen bitartez ematea baimentzen duena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluak xedatutakoa kontuan hartuta,

AGINTZEN DUT:

1. Familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen 1., 2. eta 3. eranskinetan agertzen direnak.

2. Oinarri arautzaile hauek indarra izanen dute 2020tik 2023ra bitarteko urteetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoa gorabehera, etenda daude deialdiaren kontra gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epeak. Epeen zenbaketa berriz hasiko da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarra galtzen dutenetik.

5. Foru agindu hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 12an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

1. ERANSKINA

Aldizka ordainduko diren laguntza ekonomikoak zuzenean emateko oinarri arautzaileak, langileen laneko eta familiako bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa, langile horiek lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak, eritasunagatik edo istripuagatik, zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko eszedentzian daudenean

Lehendabizikoa.–Laguntzaren xedea eta onuradunak.

1.1. Aldizka ordainduko diren zuzeneko laguntza ekonomiko hauen helburua da langileen lan-bizitza eta familia bateragarri egitea, lan eszedentzian daudenean lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eritasunagatik eta/edo istripuagatik, eta oinarri arautzaile hauen bigarren oinarrian zehaztutako kasu batean daudenean.

1.2. Laguntzaren onuradunak hauek dira:

1.2.1. Lehen mailako ahaideak, adingabeak eta pertsona helduak zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaintzeko lan eszedentzia hartu duten langileak, sortutako gaixotasunagatik eta/edo istripuagatik.

1.2.2. Gastua onesten den aurrekontu-ekitaldian eszedentzian dauden eskatzaileak.

1.2.3. Eszedentziaren hasierako eguna gastua onesten den ekitaldiaren aurreko aurrekontu-ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte duten pertsonak.

Kasu guztietan, bigarren oinarrian bildutako egoeraren batean egon beharko dute eskatzaileek, eta oinarri hauetan ezarritako gainerako baldintzak bete.

Bigarrena.–Ekintza diruz lagungarriak.

2.1. Honako egoera hauetarako eszedentzietan ematen ahalko dira dirulaguntzak:

a) Istripu larria izan duten seme-alaba adingabeak edo harrerapean edo tutoretzapean dauden adingabeak zaintzeko, ospitaleratuta dauden bitartean eta/edo handik atera ondoren haiek zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko.

b) Eritasun larria edo istripu larria izan duten lehen graduko ahaide helduak zaintzeko, (odol bidezkoak, ezkontidea edo bikotekide egonkorra), betiere ospitaleratuak baldin badaude eta eritasuna eta/edo istripua bitartean eta/edo ondoren zuzenean, jarraian eta etengabe zaindu beharra baldin badute.

c) Seme-alabak zaintzeko, bigarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean eta jaioberriak edo familia-unitatean bizi diren seme-alabetako beste batek gutxienez %33ko desgaitasuna edo mendekotasun moderatu edo larri bat duenean, edo mendekotasun handia, eta familia-unitateko kide den adingabeetako bat gutxienez, jaioberria ez dena, 9 urtetik beherakoa denean eta desgaitasuna edo mendekotasuna duenean, edo, bestela ere, 6 urtetik beherakoa denean. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

d) Seme-alaba adingabeak zaintzeko, hirugarren semea edo alaba, edo hurrengoa, jaiotzen denean, baldin eta familia-unitateko adingabeetako bi gutxienez 6 urtetik beherakoak badira, jaio berria(k) barne. Harrerapean edo tutoretzapean dauden familiako adingabeak seme-alabatzat hartuko dira.

e) Seme-alaba adingabeak zaintzeko, urtebetetik gorako adopzio edo harreren kasuan.

f) Seme-alaba adingabeak zaintzeko, erditze, adopzio edo harrera anitzen kasuan.

2.2. Odol bidezko lehen graduko ahaide heldua eritasunagatik edo istripu larriarengatik ospitaleratuta dagoela edo egon dela eta zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzea behar duela edo behar izan duela egiaztatzeko, osasun arloko langile batek egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.3. Ez dira inola ere familiako kidetzat hartuko aldi baterako desplazatutako adingabe atzerritarrak, ezta tratamendu mediko baterako, oporretarako edo eskolatzeko aldi baterako etorri direnak ere.

Hirugarrena.–Laguntzaren zenbatekoa eta iraupena.

3.1. Eszedentzia lanaldi osoko kontratua dutenek eskatzen dutenean, laguntzen zenbatekoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzean onesten dena izanen da.

Oro har, laguntzen zenbatekoa ezin da kopuru honetatik beherakoa izan:

a) 645,30 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko a) eta b) letretako kasuetan.

b) 450 euro hilabetean, deialdi honen 2.1 oinarriko c), d), e) eta f) letretako kasuetan.

3.2. Eszedentzia lanaldi partziala izanik eskatzen denean, aurreko sei hilabeteetan kotizatutako lanaldiaren araberakoa izanen da laguntza, edo, aldizkako langile finkoen kasuan, aurreko urtean kotizatutako 180 egunen araberakoa.

3.3. Laguntzek iraupen hau izanen dute:

–Gastua onesten den ekitaldian eszedentzian dauden pertsonen kasuan, laguntza emanen da ekitaldi horren urtarrilaren 1etik, edo, eszedentzia gero hasi bada, eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, ekitaldi horretako abenduaren 31 arte, gehienez.

–Eszedentzia hasi bada aurreko ekitaldiko azaroaren 2tik abenduaren 31 bitarte, laguntza emanen da eszedentzia hasten denetik, eta gertaera eragilea bukatu arte iraunen du, baina, betiere, gastua onesten den ekitaldiko abenduaren 31ra arte.

3.4. Laguntzak ez du inoiz iraunen 12 hilabete baino gehiago.

3.5. Langileen hilabeteko ordainsarietan benetako murrizketa dakarten eszedentzietan bakarrik emanen da dirulaguntza. Nolanahi ere, laguntza ez da inoiz izanen hilabeteko ordainsariaren murrizketa baino handiagoa.

Laugarrena.–Betebeharrak.

4.1. Eszedentzia hartzeagatik oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izateko, dirulaguntza izan dezaketen kasuetako batean egon beharko da eta honako baldintza hauek bete eta mantendu beharko dira laguntza hartzen den bitartean:

a) Nafarroan bizitzea.

b) Laguntza emateko kontuan hartzen diren familiako kide guztiak foru komunitate honetan bizi direla frogatzea, eszedentzia hasteko eguna baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo, bizialdi hori frogatzerik ez badute, aurreko zazpi urteetatik gutxienez bost urtez jarraian Nafarroan benetan bizi izan direla frogatzea.

Betekizun horretatik salbuesten dira legez eraturiko harrera egoeretan dauden adingabeak, tutoretzapeko adingabeak, familian adopzioz sartzen diren adingabeak, edo adin horretara iritsi ez diren adingabeak, laguntzaren ondorioetarako aintzat hartzen baldin badira. Kasu horietan frogatu beharko da adingabe horiek Nafarroan izan dutela bizilekua, jaio, adoptatu edo tutoretzapean edo harreran hartu zirenetik.

c) Eszedentzia norentzat eskatzen den, pertsona horren familiako kideak elkarrekin bizi direla frogatzea, eta eskaera egiten den unean familia-unitatea osatzen dutela. Familia-unitate horri eutsi beharko zaio laguntza jasotzen den aldi guztian.

Baldintza horretatik salbuetsita egonen da lehen mailako ahaidea, eszedentziaren eskatzailearen bizileku berean bizi ez bada.

d) Eszedentzia eskatu duenak besteren kontura lan egitea, eta haren ezkontideak edo bikotekide egonkorrak bere edo besteren kontura, edo batek, gutxienez, lanerako erabateko ezintasuna izatea.

Guraso bakarreko familien kasuan, edo gurasobakartasun egoera gertatzen bada, semearen edo alabaren zaintza esleitua duenak egon beharko du eszedentzian, edo eri dagoen edo istripua izan duen ahaidea zaintzeko ardura duen eskatzaileak.

Deialdi honen 2.1 oinarriko b) letran aurreikusitako kasuan, beharrezkoa izanen da, bakarrik, odol bidezko lehen graduko ahaide heldua zaintzeko eszedentzia eskatu duena aritzea lanean.

Eskatzaileak bere seme-alaben zaintza eta jagoletza esklusiboa badu, nahikoa izanen da eskatzailea eszedentzia egoeran egotea edo gaixorik edo istripua izan duen ahaidea zaintzeko ardura hartzea.

e) Eskatzailea eszedentzian egotea gastua onesten den ekitaldian, edo eszedentzian egon izana aurreko ekitaldian, 1.2.2 oinarrian agertzen diren kasuetan, nahiz eta eszedentziak ez jarraitu oraingo ekitaldian.

f) Eszedentzia ziurtatzen duen enpresa Gizarte Segurantzan inskribatuta eta alta emanik egotea.

g) Eszedentziagatik laguntza eskatu duen pertsona Gizarte Segurantzan alta emanik egon izana laguntza eskatu aurreko sei hilabeteetan, salbu eta seme-alabak zaintzeko eszedentzian badago. Aldizkako langile finkoen kasuan, eszedentziagatiko laguntza eskatu aurreko urtean 180 egun kotizatuta eduki beharko dituzte gutxienez.

h) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

i) Eskatzailea, dirulaguntzen onuraduna izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetatik kanpo egotea.

j) Eszedentzia eskatzen duen pertsonaren familia-unitatearen errenta ondoren zehazten diren kopuruak baino txikiagoa izatea:

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bost edo txikiagoa izatea,1 edo 2 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako sei edo txikiagoa izatea 3 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zazpi edo txikiagoa izatea 4 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zortzi edo txikiagoa izatea 5 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bederatzi edo txikiagoa izatea 6 kideko familia-unitateentzat.

Gutxienekoa IPREMa halako bat igoko da familia-unitateko 6. kidetik gorako kide bakoitzeko.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, laguntzarako kontuan hartzen diren pertsona guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpenen likidazio-oinarrien batuketa hartuko da kontuan, eritasun edo istripu larria duen lehen graduko ahaidearena salbu, laguntza eskatzailearekin bizi ez bada.

Ondorio horretarako, gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasterako hasiak dauden eszedentzien kasuan, aurreko ekitaldian egindako aitorpena hartuko da kontuan. Gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasi ondoren hasten diren eszedentzien kasuan, ekitaldi horretan egiten den aitorpena hartuko da kontuan.

4.2. Deialdi honen ondorioetarako, honako hau hartuko da familia-unitatetzat:

a) Ezkontideek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi direnak.

b) Bikote iraunkor batek (berariazko legeriaren arabera) eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi direnak.

c) Guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen arabera egiaztatuak. Bakarrik tituluan agertzen diren pertsonak zenbatuko dira.

d) Jagoletza daukan gurasoak osatua, eta harekin bizi diren seme-alaba guztiak, salbu eta gurasoak baimendurik, harengandik bereizirik bizi direnak.

e) Berreratutako familiak, eskatzaileak, haren ezkontideak edo bikotekideak eta zaintza eta jagoletzapean dituzten seme-alaba adingabeek (bienak izan edo ez) osatutakoak.

4.3. Gainera, kasu guztietan, 18tik 25 urte bitarteko seme-alabak familia-unitateko kidetzat hartuko dira, gurasoengandik bereizirik bizi ez badira.

4.4. Odol bidezko lehen graduko ahaidearen eritasun edo istripuaren kasuan, ahaide hori familia-unitatean sartuko da, eszedentzia eskatzailearekin bizi baldin bada.

4.5. Ondorio hauetarako, harrera egoeran edo tutoretzapean diren adingabeek seme-alaba adingabeen kontsiderazio bera izanen dute.

4.6. %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala zenbatuko da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.

5.1. Dirulaguntzen eskaera eta dokumentazio atxikia, ahal izatera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko da, edo, bestela, Nafarroako Gobernuaren Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen fitxaren bidez (laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurkez daiteke, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz.

Dokumentazioa telematikoki tramitatzen bada, eskaneaturik aurkeztuko da, dokumentu bereizitan, zeinek bere izena behar bezala dakarrela.

Eskaera posta bulegoen bitartez tramitatzen bada, posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako moduan aurkeztu beharko da.

Ondorio horietarako, dokumentuak Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen erregistroetan aurkeztea ez da erregistro ofizialtzat hartuko, non ez dagoen hitzarmen bat Foru Administrazioaren eta gizarte zerbitzu oinarrizkoaren titularra den toki entitatearen artean.

5.2. Laguntza eskatzeko eta transferentzia bidez ordaintzeko inprimakiak Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) egonen dira eskuragarri.

5.3. Laguntza eskatzen duen pertsonak sinatu beharko du eskaera, edo bere ordezkariak, ezkontideak edo bikotekide egonkorrak, hala badagokio.

Familia-unitatean 18 eta 25 urte bitarteko kiderik badago, haien berariazko baimena beharko da aurreko paragrafoan aipatutako informazioa lortzeko.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, hura osatzen duten pertsona guztiek eskaera berean baimena eman beharko diote organo eskatzaileari laguntza hauei buruzko datuak tramitatzeko eta egiaztatzeko behar den informazioa eskura dezan, zuzenean edo telematika bidez, Zerga Ogasunetik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaletik edo espedientea ebazteko eta eskatzaileak alegatutako datuak egiaztatzeko informazio garrantzitsua duen edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik.

5.4. Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzendu dezan, eta hala egin ezean, eskaera bertan behera geldituko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

6.1. Laguntza-eskaerak eredu normalizatuan aurkeztu beharko dira, eskatzaileak eta familia-unitatea osatzen duten 18 urtetik gorakoek bete eta sinatuak, eskatzen den dokumentazioarekin batera, epe hauetan:

a) Eskaerak aurkezten hasteko epea, urteko deialdia eta dagokion aurrekontu-ekitaldirako gastua onartzen dituen foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

b) Kasuan kasuko ekitaldiko azaroaren 2an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea, beti.

Zazpigarrena.–Dokumentazioa.

7.1. Laguntza-eskaera eredu normalizatuan aurkeztu beharko da, eta agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Familia-unitateko kideen NANaren, AIZren edo nortasuna frogatzen duen agiriaren fotokopia; betiere, hura izatera behartuta badaude.

b) Erroldaren ziurtagiri eguneratua, gehienez ere hiru hilabeteko antzinatasuna edukiko duena, laguntza honen ondorioetarako kontuan hartzen diren familia-unitateko kide guztiek bizilekua Nafarroako Foru Komunitatean dutela egiaztatzen duena.

Erroldaren ziurtagiria benetako bizilekuaren proba ez bada, deialdian eskatutako epean eskatzaileak benetako bizilekua Nafarroan izan duela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, laguntza kudeatzen duen organoak eskatuta.

c) Eszedentzia eskatzen duen pertsonaren familiako kideak, hau da, familia-unitatea osatzen dutenak, elkarrekin bizi direla frogatzen duen erroldaren ziurtagiri eguneratua. Ziurtagiriak gehienez ere hiru hilabete izanen ditu.

d) Eszedentzia eskatzen duen pertsonaren familia liburu osoaren fotokopia, edo familiaren osaera egiaztatzen duen Erregistro Zibilaren ziurtagiria; hartan, laguntzarako kontuan hartzen diren pertsonak agertuko dira, familia-unitatean bizi ez diren adin nagusikoak salbu.

e) Zein den kasua, adopzioaren edo tutoretzaren epaia, edo harrera onesten duen ebazpena. Atzerriko ebazpenak behar bezala itzulita eta legeztatuta aurkeztu beharko dira.

f) Eszedentzia eskatzailearen ezkontideak edo bikotekideak zer enpresatan egiten duen lan, haren ziurtagiria, hartan lan egiten duela agerrarazten duena. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean kotizatzen ez duten langileek, autonomoek edo araubide orokorrari atxikirik ez dauden profesional liberalek beren ezkontideak edo bikotekideak eszedentzia eskatu aurreko sei hilabeteetan kasuan kasuko araubidean kotizatu duela frogatzen duten ordainagiriak edo dagokion mutualitateko ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.

Araubide orokorrean kotizatzen ez duten langile funtzionarioek zerbitzuak zer administraziotan egiten dituzten, hark igorritako zerbitzu orria erantsi beharko dute; eszedentzia eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteetan administrazio horretan lan egin dutela jaso beharko du orriak.

g) Eszedentzia eskatu duen pertsonak zer enpresatan lan egiten duen, hark egindako ziurtagiria; hartan agerraraziko da baimena eman zaiola dirulaguntza jasotzeko eskubidea ematen dion semea/alaba edo ahaide heldua zaintzeko egoera horretara igarotzeko, baita eszedentziaren hasierako eta bukaerako datak ere.

h) Eskatzailearen lanaldiaren ehunekoa egiaztatzen duen ziurtagiria, kasu guztietan, seme-alabak zaintzeko eszedentzia izan ezik.

i) Behar denean, transferentzia bidez kobratzeko eskaera, laguntza jasoko duen pertsonaren izenean.

j) Berreratutako familien kasuan, laguntzaren ondorioetarako kontuan hartzen diren aurreko bikote-elkarketetako seme-alaben zaintza eta jagoletza eskatzaileari edo haren bikotekideari edo ezkontideari ematen dizkion epaia.

k) Eszedentzia hartzen duen pertsonaren azken sei nominen fotokopia, edo horren frogagarri den enpresaren ziurtagiriaren fotokopia.

l) Guraso bakarreko familien kasuan, eskaera egiten den egunean indarrean dagoen guraso bakarreko familia izatearen edo gurasobakartasun egoeraren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

m) Deialdi honen bigarren oinarrian aurreikusitako kasuak daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

n) Familia-unitateak eskatu edo/eta hartzen dituen laguntza ekonomiko guztiak aitortzea, haien eta laguntza ekonomiko honen arteko bateragarritasuna baloratzearren.

ñ) Familia-unitateko 18tik 25 urte bitarteko kideen kasuan, lan bizitzaren ziurtagiria eta jasotako diru-sarreren egiaztapena, dagokionaren arabera. Diru-sarrerarik ez badago, inguruabar hori agertzen duen zinpeko aitorpena.

o) Seme-alaben zaintza eta jagoletza esklusiboa duten pertsonek kasu hori egiaztatzen duen epai judiziala aurkeztu beharko dute.

7.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1. d) artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da beharrezkoa izanen eskatzen diren agiriak aurkeztea, baldintza horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean, edo lehendik haren esku dauden agiriak badira. Kasu horretan, eskatzaileek identifikatu beharko dute zer espedientetan dauden agiriak; halaber, organo eskudunek eskatzen ahalko diete hori egin dezaten.

39/2019 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den interesdunaren aurkakotasun espresik jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen adostasun espresa ematea.

7.3. Familia liburuaren ordez nahikoa den ziurtagiria edo frogagiria aurkez daiteke, indarreko araudiak ezartzen duenaren arabera.

Zortzigarrena.–Antolamendua eta instrukzioa.

8.1. Deialdi honen ondorioetarako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari esleitu zaizkio oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Oinarri hauetan instrukzio organoari egindako aipamenak atal horri egindakotzat hartuko dira.

8.2. Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek dirulaguntzak hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

8.3. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Bederatzigarrena.–Ebazpena.

9.1. Prozedura instruitu eta ebazpen proposamena eman ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileari dagokio ebazpena ematea, arrazoibidezkoa izanen dena, eta eskatzaileari jakinaraziko dio, eskaera aurkezten denetik hiru hilabeteko epean.

9.2. Epe hori bukatuta, ebazpen espresik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baina, bakar-bakarrik, interesdunek dagokion errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

Hamargarrena.–Laguntzaren ordainketa.

10.1. Hilabete bakoitza bukatutakoan ordainduko da laguntza, transferentzia bidez kobratzeko eskaeran eskatzaileak adierazten duen kontu korrontean.

10.2. Lehenengo ordainketa, eszedentzia hasten denetik ebazpena sinatzen den hilabetera arteko aldiari dagokiona, laguntza emateko ebazpenarekin batera eginen da. Gainerako ordainketak hilabete bakoitza bukatuta eginen dira.

Hamaikagarrena.–Laguntzaren iraungipena.

Laguntza iraungiko da hura emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat betetzeari uzten zaionean.

Hamabigarrena.–Onuradunen betebeharrak.

Deialdi honetan araututako laguntzak eskatu eta jasotzen dituztenek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Gainera, laguntza ematen duen organoari jakinarazi beharko diote laguntza jasotzea eragin duten/zuten baldintzen aldaketa guztiak, haiek gertatu eta 15 eguneko epean.

Hamahirugarrena.–Diru-itzulketak.

13.1. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe onuradunari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, eta dirulaguntza bidegabeki ordaindu zenetik sortutako berandutze-interesak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13.2. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, berandutze-interesik eskatu gabe.

13.3. Halaber, jasotako dirulaguntzak, osorik edo partez, itzuli beharko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatutako kasuetan.

Hamalaugarrena.–Laguntzen bateraezintasuna.

14.1. Foru agindu honetan araututako laguntza ekonomikoak bateraezinak izanen dira beste edozein administrazio publikok helburu berarekin eta aldi bererako ezar dezakeen beste edozein laguntzarekin.

14.2. Laguntza hauek eta mendekotasunaren laguntzak bateragarriak izanen dira. Halako kasuetan, bi laguntzengatik jaso beharreko zenbatekoa ez da laguntzarik handiena baino handiagoa izanen; hortaz, ondorio horietarako, eszedentziarako laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

Hamabosgarrena.–Publizitate araubidea.

Onartzen diren dirulaguntzak ez dira argitaratuko, zeren, dirulaguntzaren xedea dela eta, onuradunen datuak zabaltzea pertsonen intimitatearen aurkakotzat jotzen baita, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hamaseigarrena.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen aplikazio egintzen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Hamazazpigarrena.–Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Familia ugarientzako eta guraso bakarreko familientzako laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea.

1. Laguntza ekonomikoak ematea familia ugari edo guraso bakarreko familia gisa akreditatuta dauden familiei, baldin eta haien baliabideak ez badira nahikoak entzumen-protesiak, optikako gaiak edo ortodontziako tratamenduak erosteko edo ordezteko beharrezkoak diren aparteko gastuak ordaintzeko.

2. Laguntza ekonomiko hauek behin bakarrik hartzekoak, finalistak eta subsidiarioak dira, eta, zertarako ematen diren, hartarako bakarrik izanen dira.

Bigarrena.–Laguntzen onuradunak eta helburua.

1. Laguntza hauen onuradunak dira gastua onesten den ekitaldian oinarri hauetan jasotako gastuetakoren bat izaten duten familia ugarietako eta guraso bakarreko familietako kideak.

Era berean, laguntza hauen onuradunak izanen dira familia ugarietako eta guraso bakarreko familietako kideak, baldin eta oinarri hauetan jasotako gasturen bat egin badute gastua onartzen den ekitaldiaren aurreko aurrekontu-ekitaldiko urriaren 16tik abenduaren 31ra bitartean.

2. Dirulaguntzak entzumen-protesiak eta optikako gaiak erosteko edo ordezteko erabili behar dira, baita ortodontziako tratamenduak egiteko ere, familia-unitateko kideak diren eta familia ugariaren txartelean edo guraso bakarreko familiaren txartelean dauden kideentzat.

Laguntzak familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren tituluaren onuradun izateagatik eskatuko dira, eta ezin dira inola ere metatu.

Ez da dirulaguntzarik emanen eguzkitako betaurrekoak erosteko, ezta ukipen-lenteetarako ere, baldin eta arrazoi estetiko hutsengatik erosten badira.

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Urtero, baimentzen den gastua onetsiko da, eta muga batzuk ezarriko dira, xede zehatzaren arabera, baita eman beharreko zenbatekoa ere.

2. Fakturan ageri den prezioa izanen da kostua, eta hirugarrenen beste laguntza edo estaldura batzuekin laguntzarik edo estaldurarik gabe gelditzen den zatiak bakarrik izaten ahal du dirulaguntza, eta, gehienez ere, diruz laguntzen ahal den kontzeptu bakoitzerako adierazitako kopuruak.

3. Familia onuradunek behar adina laguntza eska dezakete, zein diren laguntza jasotzen duen familia-unitateko kide bakoitzaren beharrak, horren arabera. Kide berarentzat ezin izanen da laguntza bat baino gehiago eskatu elementu bererako.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak lortu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Familia ugariaren txartelaren edo guraso bakarreko familiaren txartelaren jabe izatea laguntza eskaera aurkezten den unean.

b) Laguntzarako kontuan hartzen diren familiako kide guztiak Nafarroan erroldatuta izatea eta benetako bizilekua Nafarroan izatea, 2 urteko antzinatasunarekin, gutxienez ere.

c) Familia ugariaren txartelean edo guraso bakarreko familiaren txartelean ageri diren familiako kideak elkarrekin bizi direla frogatzea.

d) Familia-unitatearen per capita errenta urte bakoitzean ezarriko den zenbatekotik beherakoa izatea.

Hauxe hartuko da familia-unitatearen per capita errentatzat: familia ugaria edo guraso bakarreko familia osatzen duten kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarriaren zati orokorra, kasuan kasuko zergaldikoa, zati horretarako zenbatzen diren familia ugariko kideen kopurua.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala zenbatuko da.

Ondorio horietarako, laguntza noiz eskatzen den, ekitaldi horrexetan egindako errentaren gaineko zergaren aitorpena hartuko da kontuan.

Gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasterako eskatu diren laguntzen kasuan, aurreko ekitaldian egindako aitorpena hartuko da kontuan. Gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasi ondoren eskatzen diren laguntzen kasuan, ekitaldi horretan egiten den aitorpena hartuko da kontuan.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1. Laguntza-eskaerak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira eskatzen den dokumentazioarekin batera.

2. Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu-ekitaldi bakoitzeko gastua baimentzeko foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta unean uneko ekitaldiko urriaren 15ean bukatuko.

3. Dirulaguntzen eskaera eta dokumentazio atxikia, ahal izatera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko da, edo, bestela, Nafarroako Gobernuaren Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen fitxaren bidez (laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurkez daiteke, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz.

Dokumentazioa telematikoki aurkezten bada, eskaneaturik aurkeztuko da, dokumentu bereizitan, nork bere izena behar bezala dakarrela.

Eskaerak postetxe batean aurkezten direnean, Posta Zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako moduan aurkeztu beharko dira.

Ondorio horietarako, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen erregistroak ez dira erregistro ofizialtzat hartuko dokumentuak aurkezteko, non ez dagoen hitzarmen bat Foru Administrazioaren eta gizarte zerbitzu oinarrizkoaren titularra den toki entitatearen artean, eta gizarte zerbitzuak erregistro ofizial bat ez badu.

4. Laguntza eskatzeko eta transferentzia bidez kobratzeko inprimakiak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren bulegoetan, gizarte zerbitzu oinarrizkoetan eta Iruñeko Udaleko auzoko unitateetan jasoko dira, baita www.nafarroa.eus Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere.

5. Laguntza eskatzen duen pertsonak sinatu beharko du eskaera eta, hala badagokio, haren ezkontideak edo bikotekideak; eta hura aurkeztearekin baimena ematen zaio organo kudeatzaileari laguntzari buruzko datuak tramitatu eta egiaztatzeko beharrezko informazioa lor dezan, bai Zerga Ogasunetik, bai espedientearen gaineko ebazpena emateko eta eskatzaileak alegatutako datuak egiaztatzeko baliagarri gerta daitezkeen argibideak eman ditzakeen beste edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik, zuzenean nahiz telematika bidez.

Familia-unitatean 18 eta 25 urte bitarteko kiderik badago, haien berariazko baimena beharko da aurreko paragrafoan aipatutako informazioa lortzeko.

6. Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari errekerimendua eginen zaio okerra zuzendu dezan gehienez 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, behin ebazpena eman ondotik urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta abenduaren 3ko 15/2019 Foru Legeak ezarritako moduan (lehenbiziko legea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa da, eta, bigarrena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa).

Seigarrena.–Dokumentazioa.

1. Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Familia ugariaren txartela edo guraso bakarreko familiaren txartela.

b) Erroldatze agiria, deialdi honetako laugarren oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituena, beranduenik hiru hilabete lehenago egina.

Erroldatze agiria benetako bizitokiaren proba ez bada, eskatzaileak benetako bizitokia frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, laguntzaren organo kudeatzaileak eskatuta.

c) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.

d) Fakultatiboaren agindua, gaitza dela-eta dirulaguntzaren xedeko materiala erabiltzeko premia dagoela adierazten duena.

e) Diruz lagundutako materiala erosi izana frogatzen duen faktura eta haren ordainketaren frogagiria.

Ordainketa banku-laburpena aurkeztuz justifikatuko da, edo, eskudirutan ordaindu bada, ordainketa egin dela eta ordainketaren kontzeptua adierazten duen agiri sinatu eta zigilatuaren bidez. Ordainketa epeka egin bada, finantzaketaren agiria aurkeztuz justifikatuko da.

Ortodontziako tratamenduaren kasuan, fakultatiboak egindako aurrekontua beharko da aurkeztu, baita ordaintzeko modua, epeak eta data ere, eta kasuan kasuko ekitaldian egindako ordainketen frogagiriak. Eskaera aurkezten den egunera arte egindako ordainketak ordainduko dira.

f) Familia-unitateari, diruz laguntzen den materiala erosteko edo berritzeko, eman zaizkion laguntza guztien aitorpena, laguntza ekonomiko honekin bateragarriak ote diren baloratzeko eta, bidezkoa denean, eman beharreko zenbatekoa baloratzeko.

g) Harreran edo tutoretzapean diren 18 eta 25 urte arteko seme-alaben kasuan, deialdiaren ondorioetarako familia-unitatearen parte direnez, lan-bizitzaren ziurtagiria eta diru-sarreren frogagiria, lan egiten badute, edo bestela, lanik egiten ez dutela dioen aitorpena.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1. d) artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da beharrezkoa izanen eskatzen diren agiriak aurkeztea, baldintza horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean, edo lehendik haren esku dauden agiriak badira. Kasu horretan, eskatzaileek identifikatu beharko dute zer espedientetan dauden agiriak; halaber, organo eskudunek eskatzen ahalko diete hori egin dezaten.

39/2019 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den interesdunaren aurkakotasun espresik jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen adostasun espresa ematea.

Zazpigarrena.–Antolamendua eta instrukzioa.

1. Deialdi honen ondorioetarako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari esleitu zaizkio foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Oinarri hauetan instrukzio organoari egindako aipamenak atal horri egindakotzat hartuko dira.

2. Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek dirulaguntzak hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

3. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Zortzigarrena.–Ebazpena.

Prozedura instruitu eta ebazpen proposamena eman ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak arrazoibidezko ebazpena emanen du eta eskatzaileari jakinaraziko dio, eskaera aurkezten denetik hiru hilabeteko epean. Dirulaguntzak emanen dira horretarako kreditua dagoen bitartean.

Dirulaguntza ematen duen ebazpenean hauek jasoko dira: onuraduna, dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedeko kontzeptuak.

Aipatutako epean jakinarazten ez bada eta berariazko ebazpena ematen ez bada, ezetsitzat joko da.

Bederatzigarrena.–Ordainketa.

Ordainketa bakar batean ordainduko da laguntza, transferentzia bidez kobratzeko aurkezten den eskaeran ageri den kontu korrontean.

Hamargarrena.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunek, haiek jasotzeko baldintzetan aldaketaren bat izaten bada, horren berri eman beharko diote Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, aldaketa izan eta 15 egun balioduneko epean.

2. Onuradunek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak egiten dituen kontrol jarduketak onartu beharko dituzte, eta kudeaketa organoak edo beste organo eskudun batzuek, indarra duen araudiarekin bat, eskatzen dizkieten agiriak eman.

Hamaikagarrena.–Bazterketak eta laguntzen bateragarritasunaren araubidea.

Deialdi honetan araututako laguntza ekonomikoak bateragarriak izanen dira beste edozein administrazio publikok edo entitate pribatuk (aseguruak, etab.) helburu bererako ezar dezakeen beste edozein laguntzarekin. Ematen diren dirulaguntza guztiak, batera, ezin dira inoiz izan erositako materialaren edo egindako tratamenduaren kostuaren %100 baino handiagoak.

Hamabigarrena.–Laguntza itzultzea.

1. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe onuradunari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, eta dirulaguntza bidegabeki ordaindu zenetik sortutako berandutze-interesak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatutako kasuetan ere itzuli beharko dira jasotako diru kopuruak, osorik edo partez.

Hamahirugarrena.–Publikotasun araubidea.

Onartzen diren dirulaguntzak ez dira argitaratuko, zeren, dirulaguntzaren xedea dela eta, onuradunen datuak zabaltzea pertsonen intimitatearen aurkakotzat jotzen baita, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen aplikazio egintzen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Hamabosgarrena.–Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. ERANSKINA

Guraso bakarreko familien lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da laguntza ekonomikoak ematea guraso bakarreko familiei edo gurasobakartasun egoeran dauden familiei, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko.

Bigarrena.–Onuradunak.

1. Pertsona helduak izanen dira laguntza honen onuradun, baldin eta guraso bakarreko familia edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia direla aitortuta badute eta eskaera egiten den egunean indarrean dagoen guraso bakarreko familiaren tituluarekin egiaztatuta badaude.

2. Deialdi honetan jasotako laguntzak jasotzetik kanpo geratzen dira aurreko atalean jasota egon arren beste pertsona heldu batekin bizi diren eskatzaileak, 25 urte arteko seme-alabak izan ezik, edo bizikide honako hauetako bat daukana: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren %65eko edo desagaitasun handiagoa, mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua duena. Familiarekin harrera egoeran edo tutoretzapean egon direnak seme-alabatzat hartuko dira.

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa urte bakoitzean gastua baimentzen duen foru aginduan ezarriko da.

Nolanahi ere, gutxieneko kopuru hauek ezarri dira:

a) 800 euro, familia-unitatearen per capita errenta urteko Iprem halako 1,5 edo hortik beherakoa denean (14 ordainketa).

b) 500 euro, familia-unitatearen per capita errenta urteko Iprem halako 1,5 edo hortik gorakoa denean (14 soldata) eta urteko Iprem halako 2 edo hortik beherakoa (14 ordainketa).

Laguntza honen ondorioetarako, familia-unitatea guraso bakarreko familiaren tituluan egiaztatutako pertsonek osatzen dutela jotzen da.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira, laguntza eskatzen den unean eta hura hartzen denean:

a) Laguntza jasotzeko kontuan hartzen diren familiako kide guztiak elkarrekin bizitzea.

b) Familia-unitate eskatzaileko kide guztiak Nafarroako Foru Komunitateko herriren batean erroldatuta egotea bi urteko antzinatasunarekin, gutxienez.

c) Familia-unitatearen per capita errenta urteko Iprem halako 2tik beherakoa izatea (14 ordainketa).

Hauxe hartuko da familia-unitatearen per capita errentatzat: familia-unitatearen errenta zati guraso bakarreko familiaren txartelean zenbatzen diren familiako kideen kopurua.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala zenbatuko da.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, familiako kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko zerga-oinarriaren zati orokorrak batuko dira.

Ondorio horietarako, laguntza noiz eskatzen den, ekitaldi horrexetan egindako errentaren gaineko zergaren aitorpena hartuko da kontuan.

Gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasterako eskatu diren laguntzen kasuan, aurreko ekitaldian egindako aitorpena hartuko da kontuan. Gastua onesten den urtean aurreikusten den errentaren kanpaina hasi ondoren eskatzen diren laguntzen kasuan, ekitaldi horretan egiten den aitorpena hartuko da kontuan.

d) Laguntza eskatu duenak norberaren edo beste baten kontura lan egitea.

Eskaeraren aurreko sei hilabeteko epean lanean hiru hilabeteko antzinatasuna duela frogatu beharko da, eta, gainera, beste baten kontura lan egiten bada, kontratua gutxienez lanaldi erdikoa izan beharko da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1. Laguntza-eskaerak, eskatzaileak eta, zein den kasua, bere ordezkariak bete eta sinatuak, eredu normalizatuan aurkeztuko dira eskatzen den dokumentazioarekin batera.

2. Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu-ekitaldi bakoitzeko gastua baimentzeko foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta kasuan kasuko ekitaldiko azaroaren 2an bukatuko.

3. Dirulaguntzen eskaera eta dokumentazio atxikia, ahal izatera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko da, edo, bestela, Nafarroako Gobernuaren Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen fitxaren bidez (laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurkez daiteke, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz.

Dokumentazioa telematikoki aurkezten bada, eskaneaturik aurkeztuko da, dokumentu bereizitan, nork bere izena behar bezala dakarrela.

Eskaerak postetxe batean aurkezten direnean, Posta Zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako moduan aurkeztu beharko dira.

Ondorio horietarako, dokumentuak Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen erregistroetan aurkeztea ez da erregistro ofizialtzat hartuko, non ez dagoen hitzarmen bat Foru Administrazioaren eta gizarte zerbitzu oinarrizkoaren titularra den toki entitatearen artean.

4. Laguntza eskatzeko eta transferentzia bidez kobratzeko inprimakiak Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren bulegoetan, gizarte zerbitzu oinarrizkoetan eta Iruñeko Udaleko auzoko unitateetan eskura daitezke, baita www.nafarroa.eus Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere.

5. Laguntza eskatzen duen pertsonak sinatu beharko du eskaera, eta hura aurkeztearekin baimena ematen zaio organo kudeatzaileari laguntzari buruzko datuak tramitatu eta egiaztatzeko beharrezko informazioa lor dezan, bai Zerga Ogasunetik, bai espedientearen gaineko ebazpena emateko eta eskatzaileak alegatutako datuak egiaztatzeko baliagarri gerta daitezkeen argibideak eman ditzakeen beste edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik, zuzenean nahiz telematika bidez.

Familia-unitatean 18 eta 25 urte bitarteko kiderik badago, haien berariazko baimena beharko da aurreko paragrafoan aipatutako informazioa lortzeko.

6. Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, entitate interesdunari errekerimendua eginen zaio okerra zuzendu dezan gehienez 15 egun naturaleko epean, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, behin ebazpena eman ondotik urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ezarritako moduan (lehenbiziko legea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa da, eta, bigarrena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa).

Seigarrena.–Dokumentazioa.

1. Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Guraso bakarreko familiaren txartela.

b) Familia-unitateko kide guztiak elkarrekin bizi direla frogatzen duen erroldatze eta/edo bizikidetza ziurtagiria, gehienez ere bi hilabete lehenago emandakoa.

Erroldatze edo bizikidetza ziurtagiriak elkarrekin bizi direla frogatzen ez badu, eskatzaileak hori frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, laguntza kudeatzen duen organoak eskatuta.

c) Laguntza eskatzen duen pertsonaren azken sei hilabeteko hiru nominaren fotokopia, edo egoera hori frogatzen duen enpresaren ziurtagiria; langile autonomoen kasuan, autonomoen araubideko kuota ordaintzen dutenez, Gizarte Segurantzari azken sei hilabetean ordaindu beharreko hiru kuotaren ordainagiria, eta JEZaren altaren frogagiria.

Enpresaren ziurtagirian eskatzaileak egindako lanaldiaren ehunekoa jaso beharko da.

d) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.

e) Familia-unitateari helburu bererako eman zaizkion laguntza ekonomiko guztien aitorpena.

f) Harreran edo tutoretzapean diren 18 eta 25 urte arteko seme-alaben kasuan, deialdiaren ondorioetarako familia-unitatearen parte direnez, lan-bizitzaren ziurtagiria eta diru-sarreren frogagiria, lan egiten badute, edo bestela, lanik egiten ez dutela dioen aitorpena.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1. d) artikuluan xedatutakoarekin bat, ez da beharrezkoa izanen eskatzen diren agiriak aurkeztea, baldintza horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean, edo lehendik haren esku dauden agiriak direnean. Kasu horretan, eskatzaileek identifikatu beharko dute zer espedientetan dauden agiriak; halaber, organo eskudunek eskatzen ahalko diete hori egin dezaten.

39/2019 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den interesdunaren aurkakotasun espresik jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen adostasun espresa ematea.

Zazpigarrena.–Antolamendua eta instrukzioa.

1. Deialdi honen ondorioetarako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari esleitu zaizkio foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Oinarri hauetan instrukzio organoari egindako aipamenak atal horri egindakotzat hartuko dira.

2. Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek dirulaguntzak hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

3. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Deialdi honetarako aurrekontu erabilgarria agortzen bada, eskaerak ezetsi eginen dira.

Zortzigarrena.–Ebazpena.

1. Prozedura instruitu eta ebazpen proposamena eman ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak arrazoibidezko ebazpena emanen du eta eskatzaileari jakinaraziko dio, eskaera aurkezten denetik hiru hilabeteko epean. Dirulaguntzak emanen dira horretarako kreditua dagoen bitartean.

2. Dirulaguntza ematen duen ebazpenean onuraduna eta dirulaguntzaren zenbatekoa jasoko dira.

3. Hiru hilabeteko epean ebazpen espresik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Bederatzigarrena.–Ordainketa.

Ordainketa bakar batean ordainduko da laguntza, transferentzia bidez kobratzeko aurkezten den eskaeran ageri den kontu korrontean.

Hamargarrena.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunek, haiek jasotzeko baldintzetan aldaketaren bat izaten bada, horren berri eman beharko diote Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, aldaketa izan eta 15 egun balioduneko epean.

2. Onuradunek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak egiten dituen kontrol jarduketak onartu beharko dituzte, eta kudeaketa organoak edo beste organo eskudun batzuek, indarra duen araudiarekin bat, eskatzen dizkieten agiriak eman.

Hamaikagarrena.–Bazterketak eta laguntzen bateragarritasunaren araubidea.

Deialdi honetan araututako laguntza ekonomikoak bateraezinak izanen dira beste edozein administrazio publikok edo entitate pribatuk helburu bererako ezar dezakeen beste edozein laguntzarekin.

Hamabigarrena.–Laguntza itzultzea.

1. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe onuradunari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez, eta dirulaguntza bidegabeki ordaindu zenetik sortutako berandutze-interesak eskatuko dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Laguntza eskuratzen bada horretarako behar diren baldintzak bete gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egotzi beharreko arrazoiengatik, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatutako kasuetan ere itzuli beharko dira jasotako diru kopuruak, osorik edo partez.

Hamahirugarrena.–Publikotasun araubidea.

Onartzen diren dirulaguntzak ez dira argitaratuko, zeren, dirulaguntzaren xedea dela eta, onuradunen datuak zabaltzea pertsonen intimitatearen aurkakotzat jotzen baita, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Hamabosgarrena.–Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan aurreikusita ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F2004936