113. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Tebasko Udaleko bulegoetan ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko udal-mugarteko lurren jabeek aukera izan dezaten beren jabetzak proiektatutako ehiza-barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko udal-mugartea: Tebas-Muru Artederreta.

Tebasen, 2020ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2004911