112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 2/2020 espedientea; gastuak dira, diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzekoak eta diru-sarrera berriak. Beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari buruz 214. artikuluan ezartzen denari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2005061