112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2020rako ordenantza fiskalen tarifak. Herri-lurrak

80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17koan, argitaratu ziren 2020rako ordenantza fiskalen tarifak.

Argitaratutako iragarkian ez ziren sartu Herri-lurren ordenantzaren tarifak. Honako honen bidez osatzen dira, eta argitaratzen.

Berbintzanako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berbintzanako Udalaren ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz, hain zuzen ere 325.1.b) artikuluan xedatuari, erabaki hori 2020ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, baita Berbintzanako Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, behin betiko onetsitzat jotzen dira aipatu ordenantza fiskalen aldaketak, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluarekin.

HERRI-LURREN ORDENANTZAREN TARIFAK

1.–XXIII. sektoreko ureztalurrak. Behin-behinekoa, ureztatzeko jarri arte:

22 euro erregua urtean, larre utzitakoak.

22 euro erregua + 12,50 euro erregua. Ur kontsumoa ordainduko du.

2.–XXII: Arga 1 sektoreko ureztalurrak. Behin-behinekoa, ureztatzeko jarri arte.

22 euro erregua urtean, larre utzitakoak.

22 euro erregua + 12,50 euro erregua. Ur kontsumoa ordainduko du.

3.–Herri-lurretako baratzeak.

75 euro urtean.

Berbintzanan, 2020ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2005054