112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Oronozko mediku kontsultategia zaharberritzeko eta handitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2020ko maiatzaren 18an egin ezohiko osoko bilkuran, 1. puntuan honako hau erabaki zuen:

1.–Oronoz Mugairiko mediku-kontsultategia berritu eta handitzeko proiektua behin betiko onestea, bai eta eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta onespen horretan inplizituki aitortzea onura publikoa eta okupatzeko beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.–Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna den aldetik, eraginpeko ondasun eta eskubideen okupazioa premiazkotzat jotzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako, Oronozko osasun-zentroak zerbitzu egokia eskaini behar duelako, une honetan ez baita zerbitzu hori eskaintzen ari, bere espazioa mugatua delako eta kudeatzen dituen zerbitzuak ugaritu direlako (bizilagunak, NA-121, etab.). Are gehiago, osasun zerbitzuen lehen mailako arreta funtsezkoa izanen da COVID-19k sortutako osasun-krisiaren garapenean, eta egiturak egokitzea funtsezko elementua da birusa hautemateko eta hura kontrolpean izateko.

3.–Proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen balio justuaren ordainketari aurre egiteko behar den kreditu-atxikipena egitea.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, erabakiaren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, eta Baztango Udaleko iragarki-taulan paratzea.

5.–Erabaki hau jakinaraztea ukituak direnei, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2020ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2005027