112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

2020. urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko maiatzaren 19tik uztailaren 9ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2020ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, Info-local zerbitzuaren bidez edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratuko ordainagiriak 2020ko ekainaren 18an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Olaztin, 2020ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendía.

Iragarkiaren kodea: L2005030