112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-287

Txugarza SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Txugarza SL.

Xedea: Ibilgailuak biltegiratzeko enpresa baten instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Irañeta (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioak dira, langileen komunetakoak eta ibilgailuak mahukaz garbitzeko eremukoak; 150 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean, eta 100 hab-eq-eko aireztapen luzatuko sistema batean tratatzen dira, eta ondoren lurrean sartu.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004954