112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-253

Lanzko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Lanzko Udala.

Xedea: Lanzko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Eltzarrain erreka (Ultzama ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lantz (Nafarroa).

Lanzko isurketa (Nafarroa) Imhoff biltegian araztu ondoren Elzarrain errekara isurtzen da eskuinaldetik, 17.345 m³-ko emariarekin urtean; Elzarrain erreka Arainoz errekara isurtzen da ezkerraldetik, eta hau Elzarrain ibaira eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004953