112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Akats zuzenketa, 2020ko aurrekontuaren behin betiko onespenean

Ikusirik 2020ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12koan, argitaratutako iragarkia, aditzera ematen da akats bat atzeman dela diru-sarreretan. Beraz, akats hori aldatu eta zuzentzen da.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, 2020ko udal aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.

2020RAKO AURREKONTUA

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 388.400,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 241.112,96 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 74.712,04 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 256.066,62 euro.

Gastuak, guztira: 955.291,62 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 65.280,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 486.650,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 216.361,62 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 187.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 955.291,62 euro.

Ezkarozen, 2020ko maiatzaren 13an.–Batzordeko burua, Gonzalo Celay Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2004930