112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateak bereganatzea Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasuneko Informazio Batzordeko burutza

Alkatetzaren maiatzaren 11ko 370/2020 Ebazpena.

Alkatetzak, dekretu bidez, Andoni Serrano Zabalzaren esku utzi zuen Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasunaren Alorreko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutzaren eskudantzia, honako hauek aintzat harturik: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluak eta aipatu batzordeak egindako proposamena.

Andoni Serrano Zabalza ez dagoenez, ezin izanen du informazio batzorde horren hurrengo bilkurarako deialdia egin, ezta bertako buru izan ere.

Hori dela eta, egokitzat jotzen da alkateak eskuordetutako burutza bereganatzea, Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasuneko Informazio Batzordeak funtzionamendu zuzena izate aldera.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. eta 125. artikuluak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasuneko Informazio Batzorde Iraunkorraren 2020ko maiatzaren 12ko bilkuraren burutza.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Osoko Bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2020ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2004942