112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea indarrean dagoen plantilla organikoa, ordainsariak ezar daitezen eta konpentsazioak arautu guardia lokalizatuetarako eta presentzia fisikoko guardietarako.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu bere 235. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, bai eta harekin bat heldu diren arauek ere.

Eguesibarren, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2004850