112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Gainbalioen gaineko zergaren koefizienteak.
Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Tebas-Muru Artederretako Udalak aho batez erabakitzen du ondotik heldu dena, abenduaren 23ko 29/2019 Foru Legeari jarraikiz (foru lege horrek hizpide du zenbait zerga aldatzea eta beste tributu-neurri batzuk hartzea, eta horren bidez aldatu ziren Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako koefizienteak):

a) Onestea martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritako koefiziente berriak, 2020ko gainbalioaren gaineko zergarako (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak). Hauek dira koefiziente horiek:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,60

20 urte edo hortik gora

0,47

19 urte

0,49

18 urte

0,09

17 urte

0,09

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,08

6 urte

0,26

5 urte

0,33

4 urte

0,24

3 urte

0,15

2 urte

0,07

Urtebete

0,07

Urtebetetik behera

b) Jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2004863