112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Udalbatzako kideen ordainsariak

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoa eta 2018 eta 2019 aurrekontu ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsari dagokion zenbatekoa eta banaketarako formula ezartzen duen abenduaren 27ko 15/2017 Foru Legean ezarritakoa, ondotik ematen den erabakia hartu da, Udalak 2020ko apirilaren 21ean egin bilkuran,

ERABAKITZEN DA:

1. Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza: Udalak, Alkatetza karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 5.183,28 euro ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak: osoko bilkuretara egiazki joateagatik 90 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Aranaratxen, 2020ko maiatzaren 11n.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2004891