112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Murietako Udalak, 2020ko martxoaren 5eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan.

Erabaki hori 2020ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Murietan, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Yurema Lana González.

TARIFEN ERANSKINA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

I. epigrafea.–Obrak gauzatzeko aurrekontuaren araberako tarifak, baremo honi jarraikiz:

–Lehenbiziko txostena:

  • OGA < 5.000 euro: 122 euro.
  • > 5.000 < 10.000 euro: 182 euro.
  • > 10.000 < 20.000 euro: 242 euro.
  • > 20.000 < 50.000 euro: 302 euro.
  • > 50.000 < 100.000 euro: 363 euro.
  • > 100.000 < 200.000 euro: 424 euro.
  • > 200.000 < 500.000 euro: 484 euro.
  • > 500.000 < 1.000.000 euro: 605 euro.
  • > 1.000.000: udal arkitektoek zenbat denbora ematen duten, horren araberako tarifa.

–Bigarren txostena eta hurrengoak:

  • Dokumentazioa egiaztatzeko edo errekerimendurako txostena: 100 euro.
  • Dokumentazio osagarrirako edo proiektuaren eranskinerako txostena: lehenbiziko txostenaren kostuaren %50 (gutx. 100 euro).
  • Hurrengo txostenak: aurreko txostenaren kostuaren %70 (gutx. 100 euro).

II. epigrafea.–Lehenbiziko erabilerarako eta urbanizazioko obren onarpenerako tarifak:

  • OGA < 20.000 euro: 182 euro.
  • OGA ≥ 20.000 euro: 230 euro.

III. epigrafea.–Tarifak, bereizteagatik edo elkartzeagatik: 110 euro.

IV. epigrafea.–Hirigintzako kontsultak: baremoaren %50 (gutx. 110 euro).

V. epigrafea.–Planeamenduko eta kudeaketako espedienteen txostena (xehetasun-azterketak, plan partzialak eta bereziak idaztea eta aldatzea, arauen aldaketak, birpartzelazioa):

–Udal arkitektoek zenbat denbora ematen duten, horren araberako tarifa aplikatuko da.

–Hala ere, ohikoena den espedienterako, 1.000 m²-ko azalera baino gutxiago duen lurzatiaren xehetasun-azterketarako, tarifa hau ezartzen da:

  • Lehenbiziko txostena: 220 euro.
  • Hurrengo txostenak: aurreko txostenaren kostuaren %70.

Iragarkiaren kodea: L2005065