112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Akats zuzenketa, 2020ko lan-egutegiko iragarkian

Ikusirik Alkatetzaren 2020ko apirilaren 22ko 275/2020 Ebazpena, zeinaren bidez jakinarazten baita udal honetako bulegoetako langileek aurkeztu lan-egutegiaren proposamena, eta ebazpenaren idazketan, xedapen zatian, akats materiala atzemanik.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluari jarraikiz, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eginkizunak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Akats material hau zuzentzea:

Honela dioen tokian:

1. Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas.

–Martxoaren 19a eta 20a: San Jose eta biharamuna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 5a: Pluko Andre Maria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23tik 30era: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a eta 4a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna, eta biharamuna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Honelaxe behar du:

1. Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a eta 20a: San Jose eta biharamuna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 5a: Pluko Andre Maria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23tik 30era: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a eta 4a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna, eta biharamuna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere. Horren berri emanen da hurrengo osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2004869