112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Ezartzea espedienteko proposamenean ezarritako ordainsaria jasotzea Alkatetza karguan dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldi erdia), hau da, 23.348 euro urtean. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalak bere gain hartuko ditu aipatu ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.

Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsariak; 50 euroko zenbatekoa ezarri da saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, haien egitekoetan aritzean izandako gastuengatik:

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetan, benetan ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Laugarrena.–Onestea diru zuzkidura EH Bildu talde politikoarentzat; 1.000 euro urtean.

Bosgarrena.–Ezartzea atzeraeragina, lehen puntuari 2019ko abuztuaren 2tik hasita eta, bigarrenari eta hirugarrenari, 2019ko ekainaren 15etik hasita.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxaurin, 2020ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2004889