112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Zerbitzu anitzetako peoi baten izendapena

Eguesibarko Udaleko alkateak, 2020ko maiatzaren 13an eman 700/2020 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki zuen:

1.–Jorge Belza Razquín udal honetako zerbitzu anitzetako peoi izendatzea (plantilla organikoko 8.5 lanpostua), lan kontratu finkoarekin. Izaera hori lortzeko, lanpostuaz jabetu eta bi hilabeteko probaldian aritu eta hura gainditu beharko du.

2.–Karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2004941