112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

134/2020 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 67/2020 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitatean artzeko Batxilergoaren ebaluazioa egiteko jarraibideak onetsi zituena 2019-2020 ikasturterako.

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoerak neurri bereziak ezarri beharra eragin du, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan arautu direnak, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen horretan.

Hezkuntza eta prestakuntza arloan hartutako neurrietako bat da egokitzea proben edukia eta aldatzea egiteko datak, otsailaren 17ko PCM 139/2020 Aginduan jasotakoak, arau horren bidez ezarri baitziren Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia, bai eta 2019-2020 ikasturtean lortutako kalifikazioak berrikusteko prozedurak egin eta ebazteko azken egunak ere.

Bestalde, apirilaren 22ko PCM/362/2020 Aginduak otsailaren 17ko PCM/139/2020 Agindua aldatzen du.

PCM/139/2020 Aginduan egindako aldaketak direla eta, beharrezkoa da aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 67/2020 Ebazpena ere, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitatean sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa egiteko jarraibideak onesten dituena 2019-2020 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 67/2020 Ebazpenaren “Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitatean sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa egiteko jarraibideak 2019-2020 ikasturterako” izeneko eranskina. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitatean sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa egiteko jarraibideak 2019-2020 ikasturterako. Hau da aldaketa:

Bat.–8. oinarriak testu hau izanen du:

8. 1. Ebaluatu beharreko ikasgai bakoitzetik azterketa bat eginen da. Azterketa bakoitzean ikasleek proposamen bakar bat izanen dute, zenbait galderarekin.

2. Epaimahaiak ezarriko du horietatik zenbat galderari erantzun behar zaion, eta ikasleak berak aukeratuko ditu galderak. Galdera horiek ezarrita egonen dira halako moduan non ikasleak aukera izanen baitu azterketaren puntuazio altuena lortzeko, zein izan den ere bere egoera irakaskuntza presentziala bertan behera gelditutako denboran, irakaskuntza jasotzeko eta ikasteko aukerei dagokienez. Ezarritako galdera kopuruari erantzuteko, ez da derrigorrezko galderarik edo gairik egonen.

3. Azterketa egitean, kontuan hartuko da ikasleak erantzun beharreko galdera kopurua bat etortzea azterketa egiteko dagoen gehieneko denborarekin, azterketa irakurtzeko denbora barne.

4. Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioko azterketa bakoitzak 90 minutuko iraupena izanen du. Azterketa batetik bestera, gutxienez 30 minutuko atsedenaldiak ezarriko dira. Ez da atsedenalditzat hartuko hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei azterketa egiteko ematen zaien denbora gehigarria, neurri hori agindua dutenen kasuan.

Bi.–20. oinarriak testu hau izanen du:

20. Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa egiteko egunak ekainaren 23a, 24a, 25a eta 26a izanen dira deialdi arruntean, eta uztailaren 21a, 22a eta 23a deialdi berezian.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2005017