110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-266

Hiriberri Artzibarko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Hiriberri Artzibarko Kontzejua.

Xedea: Hiriberri Artzibarko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Lauzapeta erreka (Urrobi ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Artzibar (Nafarroa).

Isurketak 1.200 m³-ko bolumena du urtean gehienez, eta 60 m³-ko edukiera duen hobi septikoan tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004935